Ganga (meatzaritza)

Cassiterita-kristalak, balio komertzial handiko minerala, kuartzozko ganga batean.

Ganga, meatzaritzan, mineral edo arroka gehienetan ez-metalikoa da, meategiko zainean mearekin batera agertzen dena. Mearekin batera ateratzen da eta, gero, zenbait prozeduraren bidez bereizten da. Batzuetan, gangak ez du baliorik eta meatzaritzako hondakina da, eta beste batzuetan zenbait gai ateratzeko erabiltzen da. Zenbaitetan, meatzaritzako lanetan sortutako hondakinak izendatzeko erabiltzen da.[1]

  1. Ingurumen hiztegia: Ganga. arrigorriaga.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search